Cronología

Gaztaroa

1951

Alfredo Pérez Rubalcaba, María Doloresen eta Alfredoren semea, uztailaren 28an jaio zen Solaresen (Kantabria).

1974

Unibertsitate Konplutentseko Kimika Fakultatean ikasi ondoren, lanean hasi zen kimika organikoko irakasle.

Irakasle Ez Numerarioen (IEN) erreferente bihurtu zen.

PSOEn sartu zen.

1978

Kimikako doktoretza egin zuen, aparteko saria eskuratuta, erreakzio organikoetako estereoselektibitateari buruzko tesi batekin.

1979

Pilar Goyarekin ezkondu zen.

PSOE-Ren Lehen Gobernau

1982

PSOEk garaipena erdietsi zuen hauteskunde orokorretan. José María Maravallek, Hezkuntza eta Zientziako ministroak, Gobernu berrian, Carmina Virgili Unibertsitate eta Ikerketako estatu-idazkariaren kabineteko zuzendari gisa sartzeko eskaera egin zion.

1985

Unibertsitate Irakaskuntzako zuzendari nagusi izendatu zuten.

1990

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea (LOGSE) sartu zen indarrean

1986

Hezkuntzako idazkari nagusi izendatu zuten; Estatu Idazkaritza bihurtu zuten kargu hori bi urte geroago.

1992

Hezkuntza eta Zientziako ministro izendatu zuten.

1993

Presidentetza eta Gorteekiko Harremanetako ministro izendatu zuten, bai eta Gobernuaren bozeramaile ere.

1996

Alderdi Popularrak hauteskunde orokorrak irabazi zituen.

Oposizioa PP-Ren lehen gobernauri

1997

Felipe Gonzálezek PSOEko kargua utzi zuen, eta Joaquín Almunia hautatu zuten alderdiko idazkari nagusi. Exekutiboko kide eta Komunikazio idazkari hautatu zuten Rubalcaba.

2000

José Luis Rodríguez Zapatero alderdiko idazkari nagusi aukeratu zen eta Rubalcaba Batzorde Federaleko kide izatera pasatu zen.

Sozialisten ordezkaritzako buru izan zen Askatasunen aldeko eta Terrorismoaren aurkako Itunean.

2004

PSOEk hauteskunde orokorrak irabazi zituen.

Bozeramaile eta barne-arazoetako ministro

2004

Alfredo Pérez Rubalcaba Diputatuen Kongresuko Alderdi Sozialistaren bozeramaile izendatu zen.

2006

Barne-ministro izendatu zuten.

2008

PSOEk hauteskunde orokorrak irabazi zituen berriro, eta Rubalcabak Barne-ministro kargua izaten jarraitu zuen.

2011

Hauteskunde orokorretarako PSOEren hautagai izendatu zuten.

PSOEk hauteskunde orokorrak galdu zituen. Rubalcaba, oposizioko buru.

ETAk jardun armatua bertan behera uzten zuela iragarri zuen.

2010

Lehen presidenteorde eta Gobernuaren bozeramaile izendatu zuten.

Idazkari nagusi eta irakaskuntzara itzultzea

2012

PSOEko idazkari nagusi hautatu zuten.

2014

Europako hauteskundeetan PSOEk lortutako emaitza txarrek eraginda, idazkari nagusi izateari utzi zion.

Kongresuko jarlekua utzi zuen, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kimika Organikoko irakasle titularraren lanpostura itzuli zen.

2019

Maiatzaren 10ean hil zen Madrilgo Puerta de Hierro ospitalean iktus baten ondorioz.